ARTZAI EGUNA 2025. 57. Urteurrena

1968tik ospatzen da urtero Artzai Eguna Uharte Arakilen Abuztuko azken igandean, Aralar Mendi elkarteak antolatua. 

2012. urtean Nafarroako Interes Turistikoko Festa izendatua izan zen ardi latxaren eta lehen sektorearen omenaldia, sustapena eta dibulgazioa suposatzen duen ospakizun hau. Artzai egunaren garrantzia gizartean eta komunikabideetan islatzen da eta ondorioz eskualdeko erakargarritasun turistiko errotuena izatera iritsi da. 

Ezagunak diren gazta-lehiaketa (Nafarroako txapelduna bertatik ateratzen da), artzain-txakur, eskileo, latxa arraza eta gisatu lehiaketaz gain, egun horretatik kanpo ikusten zailak diren eta ardiekin lotuta dauden tradiziozko jarduera eta erakustaldiak ere ikus daitezke, kultura-ondarea suposatzen dutenak: artisau-gazta egitearen prozesu osoa, kaikuak egitea (Nafarroako jarduera esklusiboa), larrua eta artilea lantzea, zintzarriak eta txilarra erratzetan jartzea.

Goiz osoan zehar artisau-produktuen azokaz ere goza dezakegu, hala nola gazta, eztia, ogia eta lurreko beste produktu batzuk.

AZKEN ALBISTEAK

ARTZAI EGUNA 2025

2025eko abuztuaren 31n, igandean, ospatuko da Uharte Arakilen Artzai Egunaren 57. edizioa, artzaintzari eta ardi latxari omenaldia. Ohi bezala, gazta lehiaketa, izionalak, eskulanen azoka, ile-mozketa eta artzain-txakurren txapelketa, produktuen azoka egongo dira. Aurten, gazta lehiaketak Jose Mari Ustarroz izena hartuko du. Gorde data!

JOSE MARI USTARROZI OMENALDIA UHARTE ARAKILGO ARTZAI EGUNEAN

JOSE MARI USTARROZI OMENALDIA UHARTE ARAKILGO ARTZAI EGUNEAN Jose Mari Ustarroz, Artzai Egunaren bultzatzaile eta Idiazabal Gaztaren Jatorri Deituraren presidente ohia, omenduko dute Uharte Arakilen egingo den jai tradizional honen 57. edizioan. Gazta lehiaketak bere izena izango du, eta Fermin Leizaola eta Antonio Alustizari ere omenaldia egingo diete. Diario de Navarra: el-artzai-eguna-uharte-arakil-homenajeara-jose-mari-ustarroz

ARTZAI EGUNEKO GAZTA LEHIAKETAK JOSE MARI USTARROZ IZENA IZANGO DU

ARTZAI EGUNEKO GAZTA LEHIAKETAK USTARROZ IZENA IZANGO DU Uharte Arakilgo Artzai Eguneko gazta lehiaketak Jose Mari Ustarrozen izena izango du, ekitaldiaren bultzatzaile eta Idiazabal Gaztaren Jatorri Deituraren presidente ohia izateagatik. Izen berria Nafarroako artzain festaren hurrengo edizioan estreinatuko da. Albistera esteka

AGURRA

Uharte Arakilgo Artzai Eguna ospakizun enblematikoa da, eta hartan artzainen lana eta lehen sektorearen aberastasuna balioesten dira. Egun horretan, beren bizitza artzaintzan eman dutenen ahalegina aitortzen da. Artzaintza antzinako lanbide bat da, eskualdeko paisaia, kultura eta ekonomia modelatu dituena.

Baina artzaintza ez da jarduera ekonomikoa soilik, lurraldearen nortasuna bizirik mantentzen duen bizimodua baizik. Ardi-hazkuntza eta gazta-ekoizpena, Idiazabal eta Erronkari gazta ospetsuen kasua, gastronomiaren eta landa-iraunkortasunaren funtsezko zutabeak dira. Gainera, transhumantziak eta aziendaren ustiapen estentsiboak ingurumena eta biodibertsitatea babesten laguntzen dute.

Artzai Egunean artzainak eta bisitariak elkartzen dira Uharten, eta izugarri gozatzen dute artzain-txakurren lehiaketak eta eskileo-erakustaldiak ikusiz eta bertako produktuak dastatuz. Egun horretan tradizioak eta berrikuntzak bat egiten dute, eta lehen sektoreak ekonomian eta landa-garapenean duen garrantzia aldarrikatzen da. Artzaintza babestea eta sustatzea funtsezkoa da etorkizun iraunkorra bermatzeko, belaunaldi berriek mantendu ahal izan dezaten mendeetan zehar lur horiek zaindu dituztenek utzitako ondarea.

Bizitza luzea opa diogu artzaintzari eta Artzai Egunari!

Roberto Jaca Navarro (Aralar Mendi Elkarteko Lehendakaria)

EGUNEKO EGITARAUA

INFORMAZIO-MAPA

JARRAI IEZAGUZU

Artzai Egunean parte hartu nahi duzu?

Artzaina, gaztagilea, ardi-moztailea, artisaua bazarra….

Oinarriak berrikusi eta fitxak bete.